ZARATARI BURUZKO TESIA
1
Zer hostia da zarata? Hain zuzen, bere indeterminazioarengatik, zarata gizakion aktibitate/praktika sentikorrena da. Hura moldatzen saiatzea edo genero bihurtzea demokrazian sinestea bezain nazkagarria da.
II
Zarata egiten baduzu, seguruenik norbaitek entzungo dizu, eta honek zarata ekintza soziala dela adierazten du.
III
Zarata egiteko gaitasuna denon eskura dago, baina bere iraultzarako gaitasuna zarataren erosotasuna aldatu nahi dutenengandik heldu da, M.A.N. elkarteak bere webgunean dion bezala www.mothersagainstnoise.us
IV
“hau zarata ona da” edo “hau zarata txarra da” esatea ergelkeria da.
V
Helburu edo zentzurik gabeko zarata iraultzailea da, inor eta ezer laguntzen ez duen heinean. VI Honek ez du kapitalismoarenpean zarata aktibitate autonomo bat dela esan nahi. Baina ez hizkuntzak ezta lehergailuek ere ez badigute gure errealitatea aldatzen laguntzen, zaratak gure antsietatetik ihes egiten laguntzen digu.
VII
Entzulegoaren buruak ondatzea garrantzitsuagoa da zure entzumena ondatzea baino, eta alderantziz. VIII Jendeak zarata egiten duen bitartean sortzen den nortasun prozesua etengabe baztertu beharrekoa da. Zaratalari izatea musikari izatea bezain patetikoa da.
IX Iragan mendeetan, lantegietako langileak, zeharka, zarata interpretatzaile zakar eta tematienak izan dira. Gure iraganaren onarpenak beti presente izan behar luke.
X
Esplotazio ekonomikoa produkzioak objeturik sortzen ez duenean ere gertatzen da. Zarata egiteko prozesua, bere baitan, merkatu balore sinboliko eta finantzieroa duen objetua bihurtu da.
XI
Zarataren
ikuskera zaharra askatasunean sinestea zen, zarataren ikusmolde
berria askatasuna eskuratzea da.