“Zer egin subsuntzio errealarenpean?”.
Tailerra eta bilera
2014ko azaroaren 28a, 29a eta 30a
Bulegoa z/b. Solokoetxe 8, etxabe. 48006 - Bilbo
http://bulegoa.org/
http://bulegoa.org/eu/zer-egin-subsuntzio-errealarenpean-tailerra-bilera
     
Finantzako krisialdiaren ondoren, munduan barrena era askotako borroka sozialak
pizten diren bitartean, aberatsak gero eta aberatsago dira, pobreak gero eta pobreago, eta ez
dugu aukera politiko sinesgarririk prozesu hori geldiarazteko. Ondotxo dakigu premiazkoa
dela errealitate sozialean esku hartzea, eta, horretarako, lehenik eta behin ondo ulertu behar
dugula; baina errealitate sozial hori gero eta sofistikatuagoa, lasterragoa eta aldakorragoa da
egunetik egunera. Zein dira tresna teorikorik egokienak, gure denboraldi historikoaz zuzen
hausnartu ahal izateko? Non topa ditzakegu tresna horiek, erortzeko zorian dagoen paisaia
kultural honetan? Eta hona hemen, berriz, galdera zaharra: zer egin?, edo, Marxen
kontzeptua, Leninen galdera ospetsua sartuz, zer egin subsuntzio errealarenpean?
     
“Zer da subsuntzio erreala? Marxen arabera, ‘subsuntzio formala’ izeneko
prozesuaren bidez, kapitalak aurrez zeuden lan-prozesu batzuk bereganatzen ditu:
teknikak, merkatuak, produkzio-bideak, langileak etab. Hala ere, kapitalaren
garapenak ezinbestez aldatzen ditu jendarteko harremanak eta lan egiteko moduak,
bere beharrizanen arabera. Lan-prozesuen alderdi guztiak ekoizpen kapitalistaren
menpe jarri ondoren, prozesu horien subsuntzio erreala izaten da, eta balioa bera
balioestea baizik ez du xede.” Ray Brassier: “Wandering Abstraction”     
Subsuntzio errealaren kontzeptuak garrantzia du, kapitalismo aurreratuaren
oinarrizko baldintzetako bat aztertzen duelako. Subsuntzio errealarenpean, kapitalak erabat
menderatzen du jendartea eta, Jacques Camattek dioenez, jendarte bilakatzera jotzen du.
Horiek horrela, gaur egun sekula baino zailagoa da "zer egin subsuntzio errealarenpean?"
galderari erantzutea, pentsamendua bera subsuntzioarenpean egon daitekeelako, osorik
ideologizatzeko bidean 1 . Argi dago gaur egun ez dugula krisiari buruzko kontakizun
sinesgarririk; eta, hala ere, teoria-motaren bat eta bat etortzeko puntu batzuk behar ditugu
oraindik, horiek abiaburutzat hartuta, taldeka jokatu ahal izateko aski modu adierazgarrian.
Alde batetik, gaur egun, ekintza soziala sekula baino premiazkoagoa da; bestetik, nagusi
den ideologiak jendea bereiztera eta zatikatzera jotzen du. Internetek elkarren artean dugun
konektibitatea handitzea lortu du, baina subjektibazioko banakako forma gehiago sortzen
ditu, gero eta gehiago. Itxuraz, taldeka jokatzea oso zaila da, eta, lortzen denean, oso
eskaera eta hitz generikoekin egiten da, adibidez, we are the 99% edo ¡Democracia real
YA! adieraziz. Irakurketa-talde honetan, “organizazioa” eta “kolektibitatea” bezalako
nozioez hitz egin nahi dugu, eta, horrez gain, gaur egun subjektu iraultzaile bat izateko
dagoen aukeraz egin nahi dugu gogoeta.
Aurtengo apirilean, irakurketa-talde bat jarri genuen abian, tresna kolektibo gisa,
oraingo kezka horiei eta bestelako gaiei buruzko hausnarketa batera hasteko. Saioetan,
egungo kapitalismoaren egoera aztertzen saiatu ginen, eta geure buruari galdetu genion ea
zein motatako politikak izan daitezkeen kritiko, desiragarri eta eraginkor subsuntzio
errealarenpean. Aldi berean, politika horiek gaur egungo praktika artistikoetan dituzten
ondorioak ikertu genituen 2 .     
Ray Brassier filosofoak orain dela gutxi idatzitako “Wandering Abstraction” testua
hartu genuen abiaburutzat, irakurketen eta eztabaiden kateari ekiteko. Testu horretan,
Komunizazio eta Azelerazionismoaren joera teorikoak aztertzen eta zalantzan jartzen dira.
Egungo marxismoaren bi joera heterodoxo horiek orainaz egin nahi dute gogoeta. Biak
Marxengandik abiatu arren, zalantzan jartzen dute proletarioa subjektu iraultzailea denik
subsuntzio errealarenpean. Kasu horretan, komunizazioa ez dator bat Tiqqun edo Komite
ikusezinak hitzaz egiten duen erabilerarekin; gehiago hurbiltzen da talde batzuek egiten
duten teorizaziora, adibidez, Théorie Communiste, Endnotes, Blaumachen edo Riff-
Raff taldeetara –talde horiek SIC- International Journal for Communisation argitaratzen
dute denek batera–.      
Komunizazioak, Endnotes taldeak ulertzen duen moduan, zuzenean suntsitzen du
kapitala, bere burua balioesteko gai den balio gisa, eta, era berean, amaiera ematen die
langileek langile gisa dituzten erreprodukzioko harremanei. Komunizazio nozioa
“programatismo” ideiaren aurrez aurre azaltzen da: klase-borrokaren praktika eta teoria
horren arabera, askapenerako bidean, proletarioek etorkizuneko organizazio sozial baten
oinarrizko osagaiak aurkitzen dituzte, lortu nahi den programa bilakatzen den
erakundearenak. Aitzitik, azelerazionismoaren politikei jarraiki, “programatismo” mota bat,
posiblea izateaz gain, beharrezkoa da, kapitalismo berantiarraren konkistak eta teknologiak
gordetzeko, aldi berean, balio-sistema eta gobernantzako egiturak gainditzen diren
bitartean. Bi ikuspegi desberdin aurkitzen ditugu hemen, geure etorkizunaz gogoeta egiteko
moduez. Hortik, funtsezko galdera batzuk sortzen dira: kapitalismoaren balio-sistemak bere
gisa erabiltzen du pentsamendua erabat (Son-Rethel-ek bere garaian adierazi zuenez), edo
geuk ere erabili ahal dugu zein prozesuren bidez bihurtzen garen salgai ulertzeko? Hau da,
ba al du oraindik indar askatzailerik pentsamenduak? Zein pentsamendu-mota izango
litzateke hori? Zein neurritaraino behar da subsuntzio errealaren kontzeptua? Eta, azkenik,
nola hausnar dezakegu arlo kontzeptual eta sozialaren artean dagoen harremanez praktikan?     
Gai horiek aztertzen jarraitu nahi dugu, irakurketa-taldetik harantz joz, eta hiru
eguneko tailerra antolatu dugu horretarako. Honako hauek hartuko dute parte: Federico
Corriente, Anthony Iles, Rob Lucas eta Zoe Sutherland (Endnotes), Anna O'Lory (SIC) eta
Marina Vishmidt. Horrez gain, “Wandering Abstraction” testua ikuspegi komunizatzailetik
iruzkintzeko O'Loryk egin zuen aurkezpenari Ray Brassier-ek emandako erantzuna ere
izango dugu. Ikuspegi teoriko desberdinak eduki, eta arlo desberdinetatik etorri arren,
denok egiten dute lan lehen azaldu ditugun gaiei lotutako esparruetan. Gehienbat
Komunizazioari buruzko ideiak landuko ditugula kontuan izanik, tailerraren izena

     
Nahasmenduzko garai hauetan, zaila da etorkizunean aukerarik begiztatzea. Hala
ere, Komunizazioari lotutako taldeek mezu biribil hau helarazten dute:     
“Iraultzak ez du soilik izan behar langileek kapitala desjabetzea, ekoizteko
baliabideak bahitzea, edo hori langileen izenean egitea. Iraultzak zuzenean suntsitu
behar du erreprodukzioko harremana, langileak langile diren aldetik hori baitira eta
hori bilakatzen baitira bertan –eta kapitala balioa balioztatzen den aldetik–. Iraultza
komunista izango da edo ez da ezer izango. Horrela sortutako iraultzari
‘komunizazio’ esaten diogu guk”. Endnotes: “Krisia klase-harremanean”
     
2011. urtean, bazirudien kontuak aldatzen hasiko zirela. Egipton gertatutakoa oso
argigarria da honi dagokionez. Bazirudien hura herri-iraultza bat izango zela, baina ez da
gauzatu ere egin, aurrez aurre egin baitu talka armadaren errealitate gordinarekin. Aurreko
aipua aintzat hartuta, nola borrokatu armada profesional batek ezarritako egoera
militarrarekin, aurrez batere estrategiarik edo programarik izan gabe? Utzi ahal dugu
iraultzaren unea bat-batekotasunaren esku, edo nola edo hala prestatu behar ahal dugu?
Horrek esan nahi du programa bat behar dela? Beste ikuspegi batetik joz, Espainiako
estatuan politika galdutako aukeratzat jotzen zuen jende askoren baitan gogo beroa piztu
duen kasu bat dugu. 2011. urtearen ondotik, M15eko mobilizazio ugariak bide beretik
zuzendu dira, eta Podemos sortu dute, sistemaren barrutik arituta programa erreformista
bultzatzen duen alderdia. Euskal Herrian ere, historikoki fronteak zabaltzearen aldekoa izan
den ezker abertzaleak aldaketak egin nahi ditu, demokrazia ordezkatzailearen erakundeen
barrutik arituta. Baina, lortu ahal da berdintasuna, berez funtzionamendu zapaltzailea duen
sistema baten barrutik jokatuz? Komunizazioaren ikuspegitik, erantzuna oso garbia da: ez.
Hortik, beste galdera batzuk sortzen dira, erantzun zailagokoak, gai korapilatsuei lotuak: ba
al dago aukerarik kolektibitatea sortzeko, zein da demokraziaren balioa, zer esan nahi du
estatuen esparruan politika egiteak ekonomiak estatuei burujabetasuna kendu diela aintzat
hartuta, nola definitzen dute beren burua norbanakoek, zein da feminismoaren rola, eta nola
izan litekeen berdintasunean oinarrituago egongo den ikuspegira eramango gaituen iraultza.  
   
“Kapitalismoa ezeztatu ahal bada, gure galderek historiaren babes-dialektikatik
harantz jo behar dute ezinbestez. Aurrerapenaren nozioak baliagarritasun sozial
osoa galdu duela ikusita, gaur egun izaten ari diren borroketan oinarritutako teoria
bat ekoitzi behar dugu. Aurreko iraultzen porrotak, langileen mugimenduaren
gainbeherak, eta azken 40 urteotan garaipen esanguratsuren bat lortzeko borrokan
mugimenduek izandako porrotak erabat zapuztu dute historia langileen alde dagoela
pentsatzeko itxaropen oro. Historia ekoitzi behar da, dena aztertu behar da berriz.”
Anna O'Lory: “Keepsakes”     
Loty Negarti y Mattin. Anti-Copyright


1
Izan ere, subsuntzio erreala nola hedatu den erakusten duen adibide argi bat dugu artearen munduan.
Ekoizpen sozialeko gero eta osagai gehiago hartzen dira “artetzat”. Horren ondorioz, lehen batere baliorik ez
zuten alderdiak baliozkotzat hartzen dira; lehenik, artearen ikuspegitik, eta, gero, kapitalaren ikuspegitik. Era
guztietako diskurtso kritikoak (hasieran, behintzat, nagusi den sistemaren aukakoak diruditen horiek barne)
artearen akademian sartzen dira berehala, eta, era horretan, jargoioi berezi bat sortzen da, nazioartean esku
hartzeko beharrezkoa dirudiena.


2
Horren ondorioz, jarrera kritikoa dugu landu ditugun ikuspegi teorikoekiko. Argi ohartzen gara arteak
ideologikoki estrategikoa den eginkizun instrumentala bete ohi duela kapitalismoan, eta, horrez gain, gutako
askok elkar hartzen dugu artistatzat (nola edo hala interesa dugulako eta jendartean “artetzat” jo daitezkeen
egoeretan lanean aritzen garelako).kontraesankorra da. Teoria komunizatzaileen arabera, ez zaio lehen aipatutako galderari
erantzunik eman behar (horrek programa bat izateko eta abangoardia intelektual gisa
agertzeko beharra baitakar ondorioz, eta hori zaharkituta geratu baita haien ustez). Hortaz,
nolabait pentsa liteke oinarri teoriko horietatik abiatuta ezin dela horrelako galderarik egin.
Hala ere, gure ustez, galdera hori egitea lagungarria da, eztabaida interesgarriak abiaraziko
baititu esparru horretan.
     


PROGRAMA:
Azaroaren 28a, ostirala
19:00-21:00. “Espainiako estatua eta teoria komunizatzailearen sorburuak: ultraezkerretik
egungo unera”. Federico Corriente (gaztelaniaz)
Azaroaren 29a, larunbata
10:30-11.30. “Honek ez du ezer ekartzen ondorioz”. Anthony Iles
11:30-12.30. “Ezeztatzeko prozedurak: eta haien paradoxetako batzuk”. Marina Vishmidt
12:30-13:30. Eztabaida
13:30-15:30. Bazkaria
15:30-16.30. “Oroitzapenak”. Anna O’Lory
16:30-17:30. Ray Brassier-en erantzuna (bideoaren edo testuaren bidez)
17:30-18:30. Zoe Sutherland eta Rob Lucas
18:30. Eztabaida
Azaroaren 30a, igandea
11:00-14:00. Azken irakurketa-saioa taldeko parte-hartzaileekin eta txostengileekin.
“Zer egin subsuntzio errealarenpean?” azaroaren 28an, 29an eta 30ean izango da, eta
jarraipena emango die irakurketa-taldean hasitako hausnarketei. Parte-hartzaileak: Federico
Corriente, Anthony Iles, Rob Lucas eta Zoe Sutherland (Endnotes), Anna O'Lory (SIC),
Marina Vishmidt eta Ray Brassier. Loty Negartik eta Mattinek koordinatuko dute bilera, eta
ingelesez izango da. Zuzenean ikusi ahal izango da streaming bidez, hemen:
(http://www.tea-tron.com/teatron/TVTRON.do)
Bileran parte hartu nahi baduzu, idatzi helbide honetara: bulegoa@bulegoa.org